|
Gure hoteleko etxaurrea
|
|
Amalurran Baretasunaren gela berdea da.
Zatoz Amalurrara eta 17 gela izango dituzu bertan, arretaz eta mimoz zainduta, bakoitzari darion izaera propioaz girotuta.
Zure egonaldia berezia egiten duen detailetxo horren oroitzapena etxera dezazun nahi dugu. Horrexegatik saiatzen gara giro beroa eta abegitsua eskaintzen.
Etor zaitez zuretzat sortu duguna ezagutzera, asteburua pasatu nahi baduzu edo leku lasaia behar baduzu zure enpresako batzarra egiteko, edo hala nahi izanez gero, ikastaroa edo mintegia ingurune naturalean antolatzeko.
Hala jakingo duzu zein kolore duten Lagun ek, Xamur rek, Indar rek, Bake k, Eder rek, Leial ek, Zutik ek... Birentzako bost logela, hamaika logela bikoitza eta banako logela bat dauzkagu, eta guztiek dituzte bainugela, berogailua eta telefonoa. |
|
|